GASNA FREXKOA
Gasna frexkoa egiteko, lehenik esnea pasteurizatzen dugu. Prozesu honetan kaltzio-kateak ahuldu direnez, kloruro kaltziko pixkirrin bat gehitzen zaio. Ondotik, gatzagia ematen zaio esneari. Denbora tarte bat pasatuta, kollatua (gaztanbera, mamia) mozten da pikorrak taimaina egokian utzi arte. Pixka bat berotu bitartean gatza gehitzen zaio eta kixkile edo zimitzetan (moldeetan) sartzen da. Bere pisuarekin gazura galtzen joaten da. Bukatzeko, ontzietan sartu eta jateko prest dago.
Zapore xuabe eta frexkoa, jogurta eta esne gainaren toke batzuk dituena. Xuri kolorekoa da eta ez du azalarik. Esnearen zaporea presente dago eta testura osatua du. Entsaladetan jateko anitz egokia da, baita tostada batean marmeladarekin lagunduta ere.