JOGURT NATURALA

Jetzi berri den esnea pasteurizatzen da eta hartzigarria botatzen zaio. Ongi nahastu eta gero, ontziratu egiten da. Ondotik, tenperatura jakin batean uzten da denbora batez fermentuak bere lana egin dezan. Bukatzeko, hoztu egiten da eta prest dago kontsumitzeko. Esne zaporea du eta testura krematsua.

Nahiz azukrerik ez duen, ez du beharrik ere. Eztiarekin lagunduta, fruitu idorren edo marmeladarekin… jogurt mousse bat egiteko aproposa da. Eta etxeko bizkotxo horiek… mmmm, ze goxoak!