
NORTZUK GARA
‘Betiko esnekiak ekoizten ditugu, etxekoak, modu tradizionalenean, kontserbanterik eta gehigarririk gabeko produktu naturalak dira’.
PIRINEKIren historia hobeki ulertzeko 1988. urtera joan behar da.
Urte hartan lehen esnetarako behiak ellegatu ziren Buruzena etxera. Amitxik eta aitak buru-belarri ekin zioten esnearen sektoreari. 2013an Koldo semeak eta, 2019an Aitor, bertze semeak, bide honeri eusten diogu.
2020ko urrian, gure behien esnearekin esnekiak ekoizten hasi ginen: esnea, jorgurta, gasna frexkoa eta gasna guria. Dena PIRINEKI izenpean.
Artisau-ekoizpenean oinarritu gara eta osasun neurri guztiak zorrotz betetzen ditugu. Honela, kalitate handiko esneki seguruak ekoizten ditugu.
Beirazko ontzietan zerbitzatzen ditugu gure esnekiak, berriz erabili daitezkeen ontzietan.
Gure esnekiak pasteurizatutako esnearekin eginak dira. Hitz xumeak erabiliz, esne egosiarekin. Prozesu horretarako, gasifikazione kaldera dugu. Esnea berotzeko gure mendietako egurra erretzen dugu eta, modu honetan, bertako errekurtso berriztagarri eta natural bat baliatzen dugu. Hitz batean, gure planetarekin errespetuz lan egiten dugu.

GURE INGURUA
Nafarroako Pirinioetan gaude, Auñamendi eskualdean, Ortzanzurieta eta Adi mendien artean, Aurizberri herrian hain zuzen ere. Gure estrabilla Errozabal lautada historikoan dago, Ixtileta parajean. Pentzez, sagoiz eta larrez inguratutako tokia da. Gure behiak berdegune hauetan tripa bete eta lasai ederrean egoten baitira bizitza gehiena. Horrela, belar frexkoena jaten dute Pirinioetako haize frexkoa arnasten duten bitartean.
Frisona edo Holstein arrazako 50 behik eskaintzen digute esnea egunero. Jaten duten bazka gehiena guk prestatutakoa da. Udaberri hondarrean belarra biltzen dugu eta uda bukaera aldera, artoa. Modu hortan, anitzez ere hobeki kontrola dezakegu nolakoa den gure behien esnea.
Hiru txakur lankide ditugu: Xagu, Alai eta Adi. Anitz laguntzen digute behiak biltzen eta gu, bertze lanetan gaudelaik, behiak zaintzen dituzte.
Katu batzuk ere bizi dira gure estrabillan. Hauen lana izaten da lau hankako gasnazaleak (xaguak) sartzen ez uztea.
Pirinioetako laborari familia bat gara. Ardura nagusia aitaren eta bi semeen esku bada ere, edozein etxetan bezala, familia osoak laguntzen du.
PRODUKTUAK
Momentu honetan, lau esnekitan transformatzen dugu gure esnea: esne pasteurizatua, gasna frexkoa, gasna guria eta jogurta. Elaborazio prozesuaren zati handi bat eskuz egiten dugu eta, horrela, gure mimoa eta maitasuna transmititzen dugu produktu bakoitzean.
Gainera, gure esnekiek ez dute ez kontserbanterik ez gehigarririk. Erran dezakegu, Pirineki esnekiak, garai batean etxeetan egiten ziren esnekien bide berdina segitzen dutela: maitasunez, tradizioz eta naturaltasunez eginak direla.

ESNE PASTEURIZATUA

JOGURT NATURALA

GASNA FREXKOA
Gasna frexkoa egiteko, lehenik esnea pasteurizatzen dugu. Prozesu honetan kaltzio-kateak ahuldu direnez, kloruro kaltziko pixkirrin bat gehitzen zaio. Ondotik, gatzagia ematen zaio esneari. Denbora tarte bat pasatuta, kollatua (gaztanbera, mamia) mozten da pikorrak taimaina egokian utzi arte.

GASNA GURIA
NON EROSI
- AURIZBERRI
Buruzena esnekitegia - AURITZ
Dendaberri - ARIBE
Carrefour Express - JAURRIETA
Adot harategia - OTSAGABIA
Erletxo - ISABA
Etxezar
Jarra harategia
Arlaban harategia
- ERRONKARI
Autoservicio Roncal - BURGI
La tienda de Sandra - URROZ
A mano - AGOITZ
Elke nutrizioa - UHARTE
Hedera belar-denda - ERRIPAGAINA
La tienda de la esquina - MENDILLORRI
Frutas la huerta
- TXANTREA
Biotza belar-denda - SAN JUAN–DONIBANE
Navarra en mi mesa - ITURRAMA
L´Atelier gasnak - ATARRABIA
Marber harategia
Ana belar-denda - BURLATA
Josetxo harategia
Saijana harategia
NON DASTATU
Toki hauetan dastatu ditzakezue gure produktuak. Hostalari hauek erabiltzen baitituzte PIRINEKI ESNEKIAK bere plater goxoak kozinatzeko
