NORTZUK GARA

‘Betiko esnekiak ekoizten ditugu, etxekoak, modu tradizionalenean, kontserbanterik eta gehigarririk gabeko produktu naturalak dira’.

PIRINEKIren historia hobeki ulertzeko 1988. urtera joan behar da.

Urte hartan lehen esnetarako behiak ellegatu ziren Buruzena etxera. Amitxik eta aitak buru-belarri ekin zioten esnearen sektoreari. 2013an Koldo semeak eta, 2019an Aitor, bertze semeak, bide honeri eusten diogu.

2020ko urrian, gure behien esnearekin esnekiak ekoizten hasi ginen: esnea, jorgurta, gasna frexkoa eta gasna guria. Dena PIRINEKI izenpean.

Artisau-ekoizpenean oinarritu gara eta osasun neurri guztiak zorrotz betetzen ditugu. Honela, kalitate handiko esneki seguruak ekoizten ditugu.

Beirazko ontzietan zerbitzatzen ditugu gure esnekiak, berriz erabili daitezkeen ontzietan.

Gure esnekiak pasteurizatutako esnearekin eginak dira. Hitz xumeak erabiliz, esne egosiarekin. Prozesu horretarako, gasifikazione kaldera dugu. Esnea berotzeko gure mendietako egurra erretzen dugu eta, modu honetan, bertako errekurtso berriztagarri eta natural bat baliatzen dugu. Hitz batean, gure planetarekin errespetuz lan egiten dugu.

GURE INGURUA

Nafarroako Pirinioetan gaude, Auñamendi eskualdean, Ortzanzurieta eta Adi mendien artean, Aurizberri herrian hain zuzen ere. Gure estrabilla Errozabal lautada historikoan dago, Ixtileta parajean. Pentzez, sagoiz eta larrez inguratutako tokia da. Gure behiak berdegune hauetan tripa bete eta lasai ederrean egoten baitira bizitza gehiena. Horrela, belar frexkoena jaten dute Pirinioetako haize frexkoa arnasten duten bitartean.

Frisona edo Holstein arrazako 50 behik eskaintzen digute esnea egunero. Jaten duten bazka gehiena guk prestatutakoa da. Udaberri hondarrean belarra biltzen dugu eta uda bukaera aldera, artoa. Modu hortan, anitzez ere hobeki kontrola dezakegu nolakoa den gure behien esnea.

Hiru txakur lankide ditugu: Xagu, Alai eta Adi. Anitz laguntzen digute behiak biltzen eta gu, bertze lanetan gaudelaik, behiak zaintzen dituzte.

Katu batzuk ere bizi dira gure estrabillan. Hauen lana izaten da lau hankako gasnazaleak (xaguak) sartzen ez uztea.

Pirinioetako laborari familia bat gara. Ardura nagusia aitaren eta bi semeen esku bada ere, edozein etxetan bezala, familia osoak laguntzen du.

JASANGARRITASUNA

Pirinekin, jasangarritasunaren eta ingurumenaren aldeko konpromisoa hartzen dugu. Hasieratik praktika eko-lagunkoiak egin ditugu gure instalazioetan. Material jasangarriak erabiltzen ditugu gure ekoizpen- eta bilgarri-prozesuetan, material birziklatuz egindako poltsen alde eginez. Gainera, eguzki-plakak ezarri ditugu gure instalazioetan energia berriztagarrien iturriak aprobetxatzeko. Gure behiak Pirinioetako belardi berdeetan bazkatzen dira, eta horrela kalitatezko esne ekoizpena bermatzen da, naturarekin harmonian.

PRODUKTUAK

Momentu honetan, lau esnekitan transformatzen dugu gure esnea: esne pasteurizatua, gasna frexkoa, gasna guria eta jogurta. Elaborazio prozesuaren zati handi bat eskuz egiten dugu eta, horrela, gure mimoa eta maitasuna transmititzen dugu produktu bakoitzean.

Gainera, gure esnekiek ez dute ez kontserbanterik ez gehigarririk. Erran dezakegu, Pirineki esnekiak, garai batean etxeetan egiten ziren esnekien bide berdina segitzen dutela: maitasunez, tradizioz eta naturaltasunez eginak direla.

ESNE PASTEURIZATUA

Esne jetzi berria pasteurizatzen dugu eta, ondotik, hoztu. Bertze hitz batzuetan errana, jetzi berri den esnea egosi egiten da eta gero hoztu. Ez zaio ja ere botatzen, ezta kendu ere. Benetako esnea da, betikoa, horixka, lehen etxe guzietan zegoena. Zapore gozoa eta intentsoa. Gorputza duen esnea.

SARIAK:

  • Tolosako Esneki txapelketaren IV. edizioa. 2. saria.

JOGURT NATURALA

Jetzi berri den esnea pasteurizatzen da eta hartzigarria botatzen zaio. Ongi nahastu eta gero, ontziratu egiten da. Ondotik, tenperatura jakin batean uzten da denbora batez fermentuak bere lana egin dezan. Bukatzeko, hoztu egiten da eta prest dago kontsumitzeko. Esne zaporea du eta testura krematsua. Zaporedunak mermeladarekin.

SARIAK:

  • IV. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien txapelketa.

ELURTE - GASNA PASTA BIGUNA

Pasta beratxa familiko gasna. Xuria nagusiki kanpotik baina pinta berdeak lzan ditzake; barnetik horixkago. Azal fina du eta jateko elegantea. zapore intentsoagoa ematen baitio. Ehundura pastosotik krematsura bazterretan. Mermeladarekin lagundu daiteke eta kozinatzeko egokia ere.

GASNA GURIA

Hori kolorekoa kanpotik eta xuriago barnetik. Zapore xuabea bezain intentsoa, esne eta gurin zertzeladak sumatu daitezke, baita jogurtaren edota fruitu idorren puntu bat ere. Ehundura krematsuko gasna da. Gordinaz gain, beratua edo urtua jateko aproposa baita: taloan, lasagna edo pastarekin, tortillan…

SARIAK:

  • I. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien txapelketa. 1. saria.

  • Concours International de Lyon. Zilarrezko domina 2025

  • Concours International de Lyon. Urrezko domina 2026.

AMITXI - GASNA ONDUA

6 hilabetetik goitiko ontzea duen gasna da. Azal iluna du, lizunek ematen diotena. Barnetik hori iluna. Zapore luzea eta orekatua, fruitu idor edota anana zertzeladak izan ditzake. Ehundura sendo bezain krematsua.

IXTILETA

Esne gordinez egindako gasna erdiegosia. 6 hilabetetik goitiko ontzea duen gasna da. Azal iluna du. lizunek ematen diotena. Barnetik hori nabarmena. Zapore luzea eta orekatua, fruitu idor edota anana zertzeladak izan ditzake. Ehundura sendo bezain elegantea eta kurruskaria izan daiteke.

SARIAK:

  • IV. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien txaopelketa. 1. saria.
  • World Cheese Award 2025. Urrezko domina.
  • Concours International de Lyon. Zilarrezko domina 2026.

PATXAKARRI - GASNA PATXAKAREKIN

 

Laranja kolorekoa kanpotik eta horiago barnetik. 3 hilabeteko ontze minimoa dauka Patxaka likorearekin. Zapore berezia eta intentsoa, esne eta gurin zertzeladak sumatu daitezke, baita fruitu idorren puntu bat ere. Bere berezitasuna bukaeran dago, puntu gozo bat uzten du aho sabaian. Berezia bezain fina da.

 

SARIAK:

  • III. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien txapelketa. 1. saria.

AMITXI - GASNA ONDUA

6 hilabetetik goitiko ontzea duen gasna da. Azal iluna du, lizunek ematen diotena. Barnetik hori iluna. Zapore luzea eta orekatua, fruitu idor edota anana zertzeladak izan ditzake. Ehundura sendo bezain krematsua.

IXTILETA

Esne gordinez egindako gasna erdiegosia. 6 hilabetetik goitiko ontzea duen gasna da. Azal iluna du. lizunek ematen diotena. Barnetik hori nabarmena. Zapore luzea eta orekatua, fruitu idor edota anana zertzeladak izan ditzake. Ehundura sendo bezain elegantea eta kurruskaria izan daiteke.

SARIAK:

  • IV. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien txaopelketa. 1. saria.
  • World Cheese Award 2025. Urrezko domina.
  • Concours International de Lyon. Zilarrezko domina 2026.

PATXAKARRI - GASNA PATXAKAREKIN

 

Laranja kolorekoa kanpotik eta horiago barnetik. 3 hilabeteko ontze minimoa dauka Patxaka likorearekin. Zapore berezia eta intentsoa, esne eta gurin zertzeladak sumatu daitezke, baita fruitu idorren puntu bat ere. Bere berezitasuna bukaeran dago, puntu gozo bat uzten du aho sabaian. Berezia bezain fina da.

 

SARIAK:

  • III. Euskal Herriko Gazta eta Esnekien txapelketa. 1. saria.

Ekoizpena

Ontze prozesua

NON EROSI

  • AURIZBERRI
    • Buruzena esnekitegia
  • AURITZ
    • Dendaberri
  • ARIBE
    • Carrefour Express
  • ORREAGA
    • Tienda de recuerdos
  • URDIROTZ
    • Azoka-denda
  • JAURRIETA
    • Carniceria Adot
  • OTSAGABIA
    • Erletxo
    • Coviran Zaraitzu
  • ISABA
    • Etxezar
    • Jarra Harategia
    • Ezkiaga denda
  •  EZKAROTZE
    • Errartea
  • ERRONKARI
    • Roncal A mano
  • BURGI
    • La tienda de Sandra
  • IRUNBERRI
    • Udaco
  • URROZ
    • A mano
  • AGOITZ
    • Reparazea
  • ROTXAPEA
    • Carniceria Sergio
  •  TXANTREA
    • Biotza belar denda
  •  UHARTE
    • Hedera belardenda
  • SUNBILLA
    • Marisol janari denda
  • SARRIGUREN
    • Frutas Edurne
  • IRUÑEKO ALDE ZAHARRA
    • Gur Gur delicias de la Estafeta
  • DONIBANE AUZOA
    • Frutas Trópico
  • ITURRAMA
    • Quesos L´Atelier
  • ATARRABIA
    • Carniceria Marber
    • Herboristeria Ana
  • BURLATA
    • Carniceria Josetxo
  • MENDILLORRI
    • Frutas la huerta
    • Carniceria Arlaban
  • ZIZUR, BARAÑAIN
    • Frutas la huerta
  • LESAKA
    • Oreka nutrizio eko denda

NON DASTATU

Toki hauetan dastatu ditzakezue gure produktuak. Hostalari hauek erabiltzen baitituzte PIRINEKI ESNEKIAK bere plater goxoak kozinatzeko

OLIO

HERRIKO TABERNA

IBARRAETXEA

HERRIKO TABERNA

HERRIKO TABERNA

LA POSADA

LA POSADA

LA POSADA

BARATZE JATETXEA